Koloreka bokazio komertzialik gabeko artegintza-proiektu gisa sortua da.
Martxan ipini ostean, beste egitasmo batzuetan jarraitu dugu lanean paraleloan, ibilbide eta emaitza desberdinekin. Horietan, hainbat diziplinatara eraman ditugu gure irizpide estetiko eta kontzeptualak, eta, nahiz eta lo-orduak galarazi eta buruhausteren bat ematen diguten, aurkikuntzaz beteriko bidaiak dira, azken batean.
Ea zer iruditzen zaizkizuen!
Behaketarako deia
Kolorekak 10 urte bete ditu eta gure jarduera kuttuna egitera gonbidatuz ospatu nahi dugu: behaketa.
Orain arte guk erabaki dugu beti zein eszena bihurtuko zen lamina, baina proiektu honekin zuk ere egin ahal izango duzu. Inguruan duzun zerk pizten duen zure arreta jakin nahi dugu.
Hartu zure denbora eta begiratu.
Topatu eszena interesgarri bat, objektu deigarri bat edo jarrera aipagarri bat, eta helarazi iezaguzu. Edozein bitxikeria izan daiteke abiapuntu grafiko ona.
San Jeronimoko gure dendan doan aurkituko duzu ikuslearen kita, kartoizko prismatiko batzuez eta zenbait aholku dituen gidaliburu txiki batez osatua, hobeto behatzen lagunduko dizuna.
Para participar sólo tienes que:
- Jaso behatzailearen kita
- Topatu zure behatokia
- Bete ondoko galdetegi txiki hau
Behaketen fitxa
Esaiguzu nundik egin duzun behaketa
Behaekta ordua eta data
Behaketaren deskribapena
Behaketaren izenburua
Atxikitutako artxiboa (autazkoa)
Eskerrik asko parte hartzeagatik
Jasotakoen artean 10 behaketa aukeratuko ditugu serie mugatuko irudi-bilduma bihurtzeko. Horiekin erakusketa bat egingo dugu datorren azaroan gure Neberan.
Ekintza honen filosofia manifestu batean laburbildu dugu non proposamen honen printzipioak eta zergatia jasotzen diren. Begitatu.
Animatu eta gogoratu
Errealitateak fikzioa gainditzen du
Adibideak
behaketen mapa
Zure etxea paisaia gisa
Norberaren etxea leku atsegina dela ospatzeko, zure etxearen erretratua marraztu nahi dugu. Hots, zure etxea paisaia bihurtuko duen ilustrazio pertsonalizatua irudikatuko dugu.
Eta nola jakingo dugu ze ezaugarri dituen zure etxeak? Oso erraz: jarraian topatuko dituzun hamar galderei erantzunez. Jasotako erantzunek zure etxeko ateak irekiko dizkigute, eta paisaia paregabea marraztuko dizugu, zure esanahi propioa izango duen paisaia.
Ding Dong…
Has gaitezen
Zenbat pertsona bizi zarete etxean?
Zenbat urte dauzka bakoitzak?
Pertsona asko gerturatze al da etxera?
Denbora asko ematen duzu etxean?
Zenbat urte daramazkizu etxe honetan bizitzen?
Betirako etxea izango dela pentsatzen duzu?
Zenbat etxetan bizi izan zara?
Hormak hutsik edo beteta al daude?
Zure etxeak ba al du kanpora irekitako toki atseginik?
Altzari tokitik tokira maiz mugitze al dituzu?
Eskerrikasko. Erantzun hauek eskuartean ditugula, zure etxearen erretratua prestatuko dugu. Esaiguzu ze neurritan eta ia markoarekin edo gabe nahi duzun.
1. adibidea
Etxean denbora luzean egoten den bikote adindun baten erretratua da hau. 21 urte daramatzate bertan, eta betirako ikusten dute haien burua etxe honetan. Bisita ugari hartzen dituzte, etxeko paretak hutsik daude, eta terraza txiki bat dute.
Pozik bizi dira, bizitzaren neguan hotzetik babestuta.
Nere gurasoak dira
2. adibidea
Etxe honetan 2 ume dituen bikotea bizi da. Bertan 13 urte daramatzate; etxekoiak dira, eta sarritan hartzen dituzte bisitak. Bertara iritsi aurretik beste hainbat etxetan bizi izan ziren, eta, haien ustez, hau ere ez da azkenekoa izango. Paretak oroitzapenez beteta daude, tartean mudamuga hau.
Nagore eta Haritz, gure lagunen etxea da.
Gehiago jakin nahi duzu?
Mudamugan zu zara protagonista, eta zuhaitz baten itxurarekin marraztuko zaitugu, alboan duzun basoarekin batera. Eguzkiaren altuerak zure bizitza zein urtarotan dagoen esango digu, eta begimugan ikusten diren mendiek etxe horretan emandako urteak adieraziko dizkigute.
Lainoak zure paretetan eskegitako oroitzapenak dira, eta, etxeko altzariak behin eta berriz lekuz aldatzen badituen horietakoa bazara, zure paisaian haize handia ibiliko da.
Nomadek paseko hegaztiei so egingo diezue, eta etxezuloenek bidetxo bat izango dute pasieran ibiltzeko.
Zure egunak etxe horretan amaituko dituzula uste baduzu, paisaian ibai bat azalduko da, eta itsasora zabalduko dugu atari zabala duzuenentzako.
Neurriak: 80x40 cm eta 40x20 cm.
Garatzen ari garen eskultura-seriea; lehendabiziko piezak dauzkagu oraingoz prest.
Euskal Herriko abesteko tradizioak egiteko erabakigarria izan du gure kultura mendez mende transmititzeko.
Bazterturiko materialak erabiliz, abeslariei bizitza eman diegu, orfeoi txiki bat eratuz. Baritonoak, tenorrak edo baxuak, gazteak edo zaharrak, handiak edo txikiak, guztiak ere harmoniatsu aritzen dira, belaunaldiz belaunaldi gure sugarrari bizirik eutsiz.
Horizonterantz egindako begirada batek gure jakin-mina pizten du, beste aldean zer ikusiko ote dugun, eta itsasoan barrena lerro zuzenean bidaia bati ekiteko fantasia dugu. Begimugan ekimenak ezinegon horri erantzun nahi dio, gure hiriaren eta geografiak gure eskura ipini dizkigun hainbat tokiren arteko konexioetan sakonduz, norabideari finko eutsiz.
Nabigatzaile digital bilakatzen gara, eta, kaitik irten gabe, Atlantikoko kostaldeko hamaika tokitara ailegatzen gara, haietako parajeak irudikatzeko. Pasaia, emozioak sortzen dituen pertzepzio gisa. Ilustrazioa, ikusten duguna kontatzeko erreminta gisa.
Rezink eta Dimensión etxeek antolaturiko arte-proiektua, genero-indarkeria bistaratzeko.
Deitu zigutenean, ez genuen izan zalantza-izpirik parte hartzeko.
Edozer esku-hartze gutxi da errealitate krudel hori mahai gainean ipintzeko. Gizartean enkistaturiko arazo bat da, eta belaunaldi berriei transmititzeko dugun eginkizunaren gainean hausnartzen dugu.
Argazkilaritza-proiektu honek ironiaz hausnartzen du gizarte-inguruneek gure lehentasun eta erabakietan duten eragina, eta bikotekideekin mimetizatutako pertsonen tandemak erakusten ditu.
Koloretako ehunak, lapitza, tinda eta olioa, zuriari protagonismoa lagaz. Bitarteko horiexek errepikatzen dira formatu txiki eta ertaineko pieza hauetan. Dendako serietan bezalaxe, eguneroko eszena patxadatsuak irudikatzen ditugu.