Urteen poderioz, desagertu egin dira Kolorekaren aurretik zeuden harategiaren arrastoak. Baina denda barruan egonda ohartuko gara badela oraindik ere toki berezi-berezi bat garai hartako esentzia mantentzen duena; nebera.

5m2 baino ez dituen espazio hau ziurrenik, hiriko erakusketa-aretorik txikiena da. Erakusketa iraunkor eran Nerea Urrestarazuren lana ikus daiteke bere bertsiorik pertsonalenean: originalak, pinturak eta edizio mugatuak.

Urtean bitan Donostiarekin nolabaiteko lotura duten artistekin erakusketak antolatzen ditugu bertan.

112 ATELIER​

Bigarren Azala - 112 Atelier. Uztaila - Abuztua 2025

112 Atelier 2024an sortu zen, Holandako diseinatzaile grafiko Marcel Flier eta euskal margolari Beñat Olaberriaren arteko lankidetzaren ondorioz. Arte abstraktu, kolore paleta ia monokromatiko eta sormen prozesu oinarritutako lanekiko interesak elkarturik, diseinuaren eta margolaritzaren arteko ibilbideak uztartuz, esperimentazioaren, eraldaketaren eta intuizioaren bidez materialtasuna aztertzen dute.

Bigarren Azala 112 Atelier

Miguel Balliache

Aleatorio. Azaroa 2024

Miguel Balliache (Caracas, 1973). Formazioko arkitektoa eta diziplina anitzeko artista, duela urte batzuetatik Donostian finkatua

Pintura, collagea eta muntaia bezalako tekniken bidez, kontrastez beteriko egoera eta momentuen narrazioa aurkezten diguten pieza multzoa da. Umorea eta jolasa artistaren ikuspegi intimo batekin elkartzen dira, elkarrizketa zirraragarri bat sortuz, non funtsezkoena ez den gaia bakarrik, baizik eta elementu horiek nola elkartzen diren diskurtso bisualari forma emanez. Lan bakoitzak bere unibertso propioa du, itxuraz ausazkoak diren elementuz betea, eta, oro har, istorio berezi eta ezusteko bat komunikatu nahi dute.  

Miguel Balliache - Aleatorios

Pablo Casares

Eskai. 2023ko Azaroa 

Pablo Casares (Donostia, 1972). Poesia, marrazkia eta azken hamarkadan soinu-paisaia arakatu dituen ibilbide anitzarekin, ESKAI paisaia behatzeko modu klasiko batera hurbiltzeko interesetik sortu da. Argazkietatik abiatuta modu espontaneoan egindako oleo multzo bat biltzen du erakusketak.

Bat-batekotzat hartutako paisaia horien eguneroko izaera apala eta kontenplazio entretenigarri batek eskain diezazkigukeen sentsazioei erantzuteak inspiratzen du proiektua.

Casares_ESKAI_Nebera_Koloreka

Laura Miner

Harriz eta Porlanez. 2023ko Otsaila

Bere ibilbide artistiko luze eta oparoari esker, edozein arte euskarriz baliazen da modu espontaneo eta originalean bere lana gauzatzeko. Minerren gordelekua Igeldoko Undermount-en dago, kartografiarik gabeko tokia. Bere antzera, eklektizismoaren inguruan dabilen guztia uztartzen duen lekua.

Lauraren proposamenak, erakusgelaren arkitektura osatzen duten harri eta porlanari egiten die ohore, materiala erretratatu eta argazkietan bertan interbentzioak eginez.

miner_piedra_cemento_nevera_koloreka

Maite Rosende

Zatiak . 2022ko Azaroa

MaiteMaite Rosende (Donostia 1991) ilustrazioa eta horma-pintura ikasi zituen Bartzelonan. Asalto (Zaragoza) eta Altza Apain (Donostia) horma-artearen jaialdietan parte hartu du, eta haur eta gazte literaturaren arloan lan egin du Mamut (Bartzelona) eta Denonartean (Iruñea) argitaletxeekin. Bere lana Iberoamerica Ilustra (Mexiko) eta Donostiako Zinemaldiak aintzatetsi dute. Gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du.

Bere proposamena 2021ean zazpi koadernotan egindako lanetik abiatzen da, jolaserako eta gozamenerako jarreran.
Laginak jatorrizko collageak jasotzen ditu, hainbat tamainatakoak, eta horiek oinarri hartuta egindakoak.

rosende_retales_zatiak_nevera_koloreka

Ane Zaldibar.

Segi bila. 2022ko otsaila

Ane Zaldibar ilustratzaile donostiarrak bere unibertsoa erakusten du, eta, horretaz gainera, Kolorekaren taldeko kolaboratzaile gisa ere sortzen ditu lanak.

Anek Arte Ederrak ikasi zituen, Bilbo eta Sevilla artean. Lizentziatu ondoren, Bartzelona aldera joan zen bizi izatera. Han, Ilustrazioan graduatu zen 2010ean, eta edizio independentearekiko interesa piztu zitzaion. Harrezkero, 20 titulu inguru argitaratu ditu, jaialdi espezializatu ugaritan parte hartu du, eta zenbait hedabidetarako marraztu du. Gaur egun, Donostian bizi da, eta hantxe lan egiten du.

Aneren proposamenean, formatu ertaineko marrazki originalak eta Kolorekak egunerokoan baztertutako materialekin egindako collageak biltzen dira, bai eta haren fanzineen eta marrazki-bineten aukeraketa bat ere.

zaldibar_sigue_buscando_nevera_koloreka

Nerea Urrestarazu

GUARDASOLAK / ISOLA

Era zinematografiko batean grabatuak, pinturak eta zelulosa-zuntzak nahasten ditu, ikuslearen irudimenari irekitako espazio bat iradokitzen duten agertokiak sortzeko. Figuratiboaren eta abstraktuaren arteko erdibidean, lerro leunak, kolore lauak eta hutsuneak erabiltzen ditu konposizio eta  euskarriari protagonismoa eskeiniz.

Guardasolak irudi digitalean egindako laminen bilduma bat da, Canson Montval akuarela-paperaren gainean gofratuta, 300 g/m2-koa. Margot, Enrique, Eli edo Thomas dira aterki ikusezinen azpian babesten diren protagonistak. 40x20 cm. Edizio mugatua

Isola literatur lanetatik abiatuta, bakardadearen alderdi eta ezaugarri batzuei buruzko hausnarketa grafikoa da.

Nerea Urrestarazu

Gure neberara gonbidatuta daude Donostiarekin lotura duen sortzaile oro baldin eta haien lanak 5 m2-an erakusteko modukoak badira.

Urtean bi edizio izango dira: bata udazkenean, eta bestea, berriz, udaberrian. Zure lana erakusgai ipini nahi baduzu, bidali mezu bat lanevera@koloreka.com helbide elektronikora, zure proposamenaren berri emanez.

Informazio gehiago nahi baduzu parte nola hartu jakiteko, deskargatu oinarriak esteka honetan.

Deskargatzeko oinarriak

Idatzi lasai!