Eskerrik asko orain artekoa irakurtzeagatik. Ondoren, gure webgunearen bidez erosketak egiteko zer baldintza bete behar diren azalduko dizugu.

EROSKETAK-BALDINTZEN ONESPENA

Salmenta-prozesuan erregistro-formularioa betetzean, bezero bihurtzen zara. Bezero izateak berekin dakar erosketa-baldintza hauek onartzea.

Prezioak

Eurotan daude prezioak, produktu bakoitzaren fitxan ageri direnak, BEZa barne dutela (% 21 da zerga hori, egun, Espainian). Bidalketa-gastuak ez dira sartzen prezioan: erosketa-prozesuan kalkulatzen eta adierazten dira, erositakoa nora bidali behar den zehaztean.

Ordainketa

Webgune honen bitartez, Paypal plataforma segurua edo kreditu- zein zordunketa-txartelak erabiliz egin daitezke erosketak. Erosketa amaitutakoan, zuen kontrol-panelean agertuko zaizue faktura, zeina horretarako dagoen eremura deskargatu behar duzuen.

Bidalketak

Erosketa egin eta handik lanegun batera edo bira bidaltzen dira produktuak. Bidali ondoren, posta elektronikoz jakinarazten zaio bezeroari bidean dela produktua, eta haren jarraipen-kodea ematen zaio. Erosketa entregatzeko epea, berriz, hautatzen den garraio-enpresaren araberakoa izaten da: egun bat eta hiru egun artekoa Espainian, hiru eta bost egun bitartekoa Europan, eta zazpi eta hamar egun bitartekoa munduko gainerako herrialdeetan.

Bidalketa-datuak ondo begiratzea gomendatzen dizuegu; izan ere, akatsen bat baldin badago, 15 egunez geratzen dira produktuak dagokien posta-bulegoan. Epe hori igarotakoan, itzuli egiten digute produktua, eta berriro ordaindu behar da bidalketa-gastua. Bestalde, ez dugu gure gain hartzen garraio-prozesuan produktua galdu izanaren erantzukizuna, ez eta hark jasandako kalteen gainekorik ere, halakorik gertatuz gero.

Itzulketak

Gure produkturen bat jaso eta ez bazaitu gogobetetzen, hamar egun naturaleko epea duzu hura guri itzultzeko. Inongo kalterik ez badauka produktuak, itzuli egingo dizue kolorekak haren prezioaren zenbatekoa, edo zuk adierazten diguzun beste produktu bat bidaliko dizugu haren ordez. Bezeroari dagokio itzulketa-gastuak ordaintzea.