JABETZA INTELEKTUALA
Nerea Urrestarazu Fernándezen marka erregistratuak dira koloreka izena eta honen logotipoa. Titular beraren jabetzakoak dira, halaber, webgunearen eduki hauek eta gainerako guztiak, barne direla iturburu-kodea, diseinua, nabigazio-egitura, datu-baseak eta zerbitzuak zein produktuak, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen babespean daude. Debekatuta dago, erabat, material eta eduki horiek erabiltzea edo erreproduzitzea, edozein dela ere horretarako bidea edo prozedura, aldez aurretik horretarako baimen idatzirik ematen ez badu haien jabeak.
Jabetza intelektuala eta industriala zaintzen duen legediaren babespean daude material eta eduki horiek guztiak; haien titularrek, berriz, eskubidea dute legez dagozkien akzioei ekiteko beren eskubideak urratzen dituen zeinahi egintzak eragindako kalte-galerengatik ordaina eman dakien.
Webguneko inongo elementu, eduki edo zerbitzuren inongo eskubide-lagapenik ez da egiten ohar honetan erabiltzailearen alde; debekatuta dago, beraz, webguneko edukiak kopiatzea, erreproduzitzea, jendaurrean komunikatzea, banatzea, komertzializatzea edo haien beste zeinahi erabilera publiko egitea, aldez aurretik webgunearen jabeak horretarako idatzizko baimenik eman ez badu.