PRIBATUTASUN-POLITIKA

Webgunean fede onez nabigatuko eta haren edukia fede onez erabiliko dutela hitzematen dute bezeroek eta erabiltzaileek.

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak agintzen duenari jarraikiz, jakinarazten dizugu webgune honetako edozein formulario betetzeak edo gure edozein postontzitara mezu elektroniko bat bidaltzeak pribatutasun-politika hau onartzea dakarrela berekin, eta ematen dizkigun datu pertsonalen tratamendua egiteko baimena ematea kolorekari. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatuta dagoen eta Nerea Urrestarazu Fernández titular duen fitxategi batean gordeko dira datu horiek.

Honetarako erabiliko dira bezeroen datuak: kolorekak egiten dituen salmentak bidaltzeko eta erosketak entregatzeko.

Webgunera sartze hutsagatik ez dute inongo informazio pertsonalik ematen erabiltzaileek, eta ez dute halako informaziorik emateko obligaziorik.

Kolorekak hitzematen du konfidentzialtasun osoz gordeko duela ematen zaion informazioa, eta adierazitako helburuetarako bakarrik erabiliko duela.

Datuak sartu dituena haien titularra dela jotzen du kolorekak, edo hark baimendutako norbait, eta zuenak eta zehatzak direla datu horiek.

Bezeroei dagokie beren datuak eguneratzea. Eskubidea du bezeroak bere datu pertsonalak noiznahi eskuratzeko, aldatzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko, alta-formularioetan daudenak ere barne direla. Bere datu pertsonalak aldatzeko edo eguneratzeko, hona jo behar du bezeroak: www.koloreka.com-era, "Nire kontua” atalera. Kontua ixteko, berriz, mezu elektroniko bat idatzi behar du bere kontutik eta contact@koloreka.com-era bidali, gai hau atxikita mezuari: "Itxi kontua ".

Bezeroa da, beraz, datuen egiazkotasunaren erantzule; kolorekak ez du erantzukizunik bezeroei buruzko datuak zuzenak ez badira. Datuak babesteko indarreko legediari jarraikiz, bezeroek emandako datuei dagozkien segurtasun-maila erabiltzen dugu, eta, horrez gain, gure esku dauden baliabide eta neurri guztiak erabiltzen ditugu datu horiek galdu, oker erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu edo erauz ez daitezen.

BALIOGABETASUNA

Erabilera Baldintza hauetakoren bat baliogabetzat jotzen bada ere, indarrean jarraituko dute gainerako klausulek, zeinak honela interpretatuko baitira: aldeen borondatea Erabilera Baldintza hauetan adierazitako helburua aintzat hartuta.

Eskubidea du kolorekak agiri honetako eskubide eta eskumenetako batzuk ez baliatzeko, baina horrek ez du esan nahi haiei uko egiten dienik, baldin eta kolorekak ez badu berariaz hala adierazten eta kasu bakoitzean dagokion akzioa ez bada preskribatzen.