IKASTOLATIK

15,00 €

Egunerokotasuna ondo islatzen duen lana. Bi protagonista ditu irudiak; bata, euria da, eta, bigarrena, ikastolatik bueltan zira azpian gorderik dauden gurasoa eta haurra. Tira, gurasoa izan daiteke, izeba, lehengusua, laguna edo anaia zaharra. Izan ere, zirapean ez da erraza izaten azpian ezkutatzen dena nor den identifikatzea.

Irudiaren oinarrian erabiltzen den koaderno-papera ere, egunerokotasunaren beste adierazgarri bat izan daiteke. Nolanahi ere, irudi honek ongi laburbiltzen du Kolorekaren jarduna: Donostiako paisaia deskribatzea egunerokotasuneko keinuak iruditara ekarriz.

Eskuz zigilatuta eta sinatuta. UV inprimatzea Canson® Montval® , 300 g/m-ko akuarela-paperean.

Euskal Herrian diseinatu eta sortua

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?