TOLDOTAN

15,00 €

Kontxan eta Ondarretan aurki daitekeen ohiko estanpa. Toldoko bizilaguna harreman sozial klasiko bat da Donostian. Udak testura bat izango balu, toldoaren olanarena izango litzateke beharbada. Kolore bat izango balu, berriz, haren urdin kolorea izango litzateke askorentzat.

Collage teknikak irudia ikusi ez ezik, ia ukitzeko aukera ere ematen digu. Izan ere, toldoaren telaren ehundurak oroitzapenak eta momentu zehatzak ekartzen dizkigu burura. Finean, Collage honek Donostiako udako goiz baten antza du.

Eskuz zigilatuta eta sinatuta. UV inprimatzea Canson® Montval® , 300 g/m-ko akuarela-paperean.

Euskal Herrian diseinatu eta sortua

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?