ATERKIAK

15,00 €

Teknika mistoa oinarri duen lana. Ezinbesteko gailua da aterkia Donostiarrontzat; hala, espero gabeko zaparraden aurrean prest harrapatuko gaitu maiz euriak. Kursaleko zubian, euriari haizea ere gehitu ohi zaio, eta ez da erraza izaten aterkiak buelta eman gabe zubia igarotzea. 

Lamina honetan, teknika mistoa erabiliz, argazkiak eta ilustrazioak bat egiten dute, Donostiarron objektu kuttunetariko bati omenaldia egiteko.

Eskuz zigilatuta eta sinatuta. UV inprimatzea Canson® Montval® , 300 g/m-ko akuarela-paperean.

Euskal Herrian diseinatu eta sortua.

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?