MUDAMUGA

200,00 €

Zure etxearen erretratua paisaia gisa.

Galdeketa bete baduzu, eskerrikasko!, orain zure paisaiak edukiko duen tamaina aukeratu eta egun gutxi barru, dagokion etxera iritsiko da. Oraindik betetzeko aukerarik izan ez baduzu, hementxe dauzkazu 10 galderak.

Erantzun hurrengo 10 galdera hauei

Inprimaketa digitala, sinatua, 300 gr/m2-ko akuarela-paperaren gainean.

80x40cm irudia markoarekin dendan jaso beharra dago.

Zure etxeari berezitasuna emateko lamina pertsonalizatuak ere egiten ditugu. Bezeroekin lotura emozionala sortzea ahalbidetzen digun galdeketa bat prestatu dugu horretarako. Bezeroak galderak erantzundakoan, erantzunak ondo aztertu eta zure etxearen errepresentazio bisual eta artistikoa egiten dugu; hau da zure etxearen antza duen paisaia bat sortzen dugu.

Galdetegia betetzeko prozesuak ukitu interaktiboa ematen dio erosketa-esperientziari, eta, horrek Mudamuga oparitarako edota etxea dekoratzeko aukera ederra bihurtzen du. Artea eta etxebizitza konbinatzeko modu berezia da honakoa!

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?