NAUTIKUL

15,00 €

Collage formako Nautikoaren irudi honek Kontxako Badiak neguan izan ohi duen itxura erretratatu nahi du. Itsasontzirik, buiarik eta gabarroirik ez egoteak itsaso biluzi eta barea erakusten du; olatuak beren kasara mugitzen dira etn Nautiko ingurua lasaitasunez betetzen da. Hala ere, Jazzaldian, lasaitasun hori musika elektronikoarekin hausten da, eta lekua 'Nauticool' bihurtzen da. Urdin sakonez tindatutako Nautikoaren ilustrazio honek badiaren neguko lasaitasuna eta jaialdietan izaten duen bizitza islatu nahi ditu.

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?

Ilustrazio guztiak Nerea Urrestarazu eta Ane Zaldibar artistek zigilatuta eta eskuz sinatuta daude, serie irekietan zein mugatuan.

Gure erreprodukzioetarako UV inprimaketa laua erabiltzen dugu Canson® Montval® 300 g / m2 akuarela paperean.

Gure bereizgarria 2: 1 formatua da. Nola erabakitzen dugu erabiltzea? Kasualitatez. Serie bat errentagarria bihurtu nahiean, proportzio hori ohiko estandarretatik kanpo aurkitu dugu.

Etxera iritsi ahala zintzilikatu edo inori oparia osatu nahi badiozu, moldura pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu eta garraiatzeko segurtasuna bermatzen duten kartoi kutxak baita ere.