KISKILLA

15,00 €

Itsasbehera denetan, familia askoren jarduna bihurtu ohi da kiskilla eta karramarroen harrapaketa. Pala, kuboa, salabardoa… arroka arteko zirrikitu denak ondo arakatu arteko onik ez dute izaten haur eta heldu askok. 

Uda eta haurtzaro usaina duen lamina honek zuri beltzeko argazkia du oinarrian. Haur askorentzat udako ezinbesteko lanabes diren pala eta kuboa, aldiz, kolore berdez eta laranjaz agertzen zaizkigu. Argazkia eta irudia nahasten dira lamina honetan, haurtzaroko oroitzapenen zuri-beltza eta inozentziaren kolore biziak.

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?

Ilustrazio guztiak Nerea Urrestarazu eta Ane Zaldibar artistek zigilatuta eta eskuz sinatuta daude, serie irekietan zein mugatuan.

Gure erreprodukzioetarako UV inprimaketa laua erabiltzen dugu Canson® Montval® 300 g / m2 akuarela paperean.

Gure bereizgarria 2: 1 formatua da. Nola erabakitzen dugu erabiltzea? Kasualitatez. Serie bat errentagarria bihurtu nahiean, proportzio hori ohiko estandarretatik kanpo aurkitu dugu.

Etxera iritsi ahala zintzilikatu edo inori oparia osatu nahi badiozu, moldura pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu eta garraiatzeko segurtasuna bermatzen duten kartoi kutxak baita ere.