KONSTI

15,00 €

Donostiako Plaza Berria edo Konstituzio Plaza Parte Zaharraren erdian dagoen plaza ezaguna da. “Konsti” izenez ere ezagutzen du jendeak. Normalean leku lasaia den arren, goraino bete ohi da San Sebastian edo San Tomas bezalako egun seinalatuean. Gure txokotik, 127 zenbakidun balkoia ikusten dugu egunero, eta horixe da hain zuzen iruditara ekarri nahi izan duguna.

Ez da askorik behar etxea goxotasunez apaintzeko. Irudi honek plaza hori identifikatzen laguntzen diguten balkoiaren zenbakia eta leihoa baino ez ditu. Irudi sinplea dela esan genezake. Hala ere, soiltasuna eta lasaitasuna izaten dira gehienetan gure etxe barruak janzteko ere bilatzen ditugunak.

Neurriak

Markoa

Bidalketa nazionaletarako soilik

Markoan sartuta bidaltzea nahi duzu?

Ilustrazio guztiak Nerea Urrestarazu eta Ane Zaldibar artistek zigilatuta eta eskuz sinatuta daude, serie irekietan zein mugatuan.

Gure erreprodukzioetarako UV inprimaketa laua erabiltzen dugu Canson® Montval® 300 g / m2 akuarela paperean.

Gure bereizgarria 2: 1 formatua da. Nola erabakitzen dugu erabiltzea? Kasualitatez. Serie bat errentagarria bihurtu nahiean, proportzio hori ohiko estandarretatik kanpo aurkitu dugu.

Etxera iritsi ahala zintzilikatu edo inori oparia osatu nahi badiozu, moldura pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu eta garraiatzeko segurtasuna bermatzen duten kartoi kutxak baita ere.